2010/10/24

Zientzia eta teknologiaren astea


Zientzia eta Teknologiaren IX. Astea dela eta,  Donostian “zientziaren karpa”  jarriko da. Aste horretan egingo diren jarduerak  Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak antolatuko dituzte.
Instalazioa, Gipuzkoako Unibertsitateko Campusean dagoen “I. M. Barriola” eraikuntzaren Ikastegian kokatuko da,  azaroaren 11tik 13ra, eta haietan erakustoki zientifikoak eta teknologikoak izango dira ikusgai. Ordutegia : 10:00etatik 20:00etara.
Horri buruzko informazio guztia http://www.zientzia-astea.org webgunean duzue eskura